Asgarth

Hitzak hitz direlako

Asgarth
Hitzak haizeak eramaten di(e)tunez,
etorri bezala ahazten direnez,
maite zaitut eta horrelako esanek
balorea tristeki galdua daukate.
Horregatik ekintzak nahiago ditut
momentu latz batean besarkada bat,
negar malkoz busti dudan sorbalda
bakarrik nago(e)la sentitzen dudanean.

Egurrezko arantza baten moduan
sartu zara nere bihotza erdian.
Hori azaltzeko baladarik ez da,
beldur gabe hau da eskeintzen dizudana

Lagun bat, zu zara, neretzat.

Horregatik ekintzak nahiago ditut
elkar eskeintzen ditugun begiradak,
atzo oparitu zenidan irribarra
ordaintzeko ez urrerik mundu osoan.

Hitzik gabe biok bat egin arte
Mutu, hitzak hitz direlako.
Laztan bidez, taupada bakar batez,
behar dudan guztia zara...

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!