Idi bihotz

Arimaerratu

Idi bihotz
Pago zaharren gerizpe artetik
babesean mugituz estarian doa
beti ixilik Aralarren gainetik
Ataun aldera zuhur sartuz basoan.

Ilargiaren lagun bakarra
hamaika gauren ilun,luze eta hotza..
konkortutako gorputz batean
harrapauta betiko makur okotza

Zure azken hatsa,begirada hitsa
herri zahar honen esperantza
barriz piztua,argi barria jaioko da.

Pago zaharrak argituz dator,
egunsentia zure atzetik segituz
zama guztiak arinduz doa
zure arrastoak orbeltzan galduko dira.

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!