Kuraia

Egunsentian (original)

Kuraia
Udazkeneko lehen ostoak
emeki erortzen dira
hotzarantz bidean
alfonbra lehor bat bailitzan
urrun da iragana
ta urrun da geroa
beti iragana izango den
urrun da geroa
zure oroimena urrun,
baserria inguratzen duen
goizeko lanbroa,
gandua bezala
zure irria zure ilea urrun
nireetan beti hiltzatuak
eramango ditudan
begiak bezala
urrun maitasuna
ta hurbil samina
egunsentian
urrun maitasuna
ta hurbil daukat samina
egunsentian

Egunsenti eder, euritsu ta hotza
Egunsenti eder, izoztu ta hezea
Gaur ere nahi nuke,
zure ondoan esnatu
egunsentian
Faltan botzen zaitut,
faltan botzen zaituztet
zuri ta nire egunsentia

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!