Oskorri

Laugarrenez nerea etorkizunaren aurrean

Oskorri
Heure ahizpei esaien,
hik, txikia,
zergatik etxean
ez dagoen ogirik,
esaien ogia erosten dela,
baina ez apirilik,
edo hire aitaren honra.

Zetazko boza,
erretenaren ondoko
murmurio kantariak
azal zaien nola bizi diren,
esistitzen duten,
milaka esperantzarik
gabeko gizon doilor,
diruak amiltzen narauenak.

Baina egunak
etorri behar din,
agian bihar,
eta orduan libertateak,
neska panpoxa,
zoparekin kantatuko
dizue euskaraz,

Eta Gernikako arbola,
oilaritezturik,
gaur inork ezagutzen
ez duen hilotz hori,
gaineko adarreragino
beteko dun frutuz.

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!