Aintzinako guduen oroimenak
Aiumeen basoaNola izan zen aintzinako guda,
Mundu amaigabeko izakiek
Arbasoak lagundu zituzten hura.
Garrantzia al du horrek zuretzat, aiumeen basoko ibiltaria,
Belaino artean agertzen zarena?
Zergatik azaltzen zara lizuntzera kondenatua
Nagoen honera mendeak igaro ahala?
Geldiezineko bidetik nator
Jakinduri osoa behar baitut.
Nere bizitzak jarraipena izan dezan,
Emaizkidazu zure oroimenak.
Zuk behar dituzun oroimenak dira
Ni ezerezean zehar bidaiatzera kondenatzen nautenak.
Guda istorioen kontatzaile bihurtu nauzu.
Adimena erne! izpiritua prest! aditu zazu…
Milaka ziren gizonak
Heriotzera kondenatuak
Etsai jarioa ikusita.
Baso zuloan denak elkarren aurka,
Ezpaten hizkuntza
Nagusi borrokan.
Heriotza aurrez aurre
Beldurrak hartu zuen indarra
Barrenak hausten hasita.
Lurra zabaldu,
Izakiak altzatu.
Huraxe izan zen
Etsaien amaiera.
Izpirituen indarrarekin
Egin zioten aurre.
Hori al da arbasoengandik
Jaso beharreko irakatsia?
Entzun dituzu esandakoak, aditu duzu istorioa.
Nire beharra jada amaitu da.
Erramak astindu, ostroak bota, negua neretzako heldu da.
Jakinduria orain zurea da.
Berbaren gosez etorri naiz,
Honera heldu nahi nuen nere bidean.
Baina konturatu gabe zure hitzek
Betirako kondenatu naute.