Juana bixenta olabe
Herrikoiakamak bigaltzen nau berorrengana.
N. J.: Ai, bigaldubo bazinduke maiz!
Zu ikusita konsolatzen naiz.
Xinista zazu
oso zoraturikan nakazu!
Orren polita nola zera zu?
J. B.: Amak esan dit, etxeko errenta
pagatzeko dirurik ez zuben-ta,
ia egingo diyon mesere,
illabetian geienaz ere,
itxogotia (sic)
bara zierto dala ematia
pasa baño len illabetia.
N. J.: Logratutzia, errex alare,
naiz ori ta beste zernai gauza&aposre,
seguru dala esan amari,
zu baldiñ bazatoz mandatari
dudarik gabe,
nere borondatiaren jabe
zu zera, Juana Bixenta Olabe.
J. B.: Beraz bertatik nua etxera
poz aundi bat amari ematera
oraiñ ariyo, nagusi jauna,
presaka juan biat amagana.
N.J.: Ez zuazela
portatu zaite nik nai bezela,
gaur etxera juan ez zaitezela.
Zuben etxia dago irruti,
birian zer gerta izan bildurti
bara iya pasa da eguna,
arratsa berriz dator illuna
oraiñ juatia
txartzat iruki, nere maitia
gaur emen bertan gera zaitia.
Ez juan etxera, bire oietan,
gabaz, bakarrik eta illunbetan
kontura erori zaitia zu:
gabaz illunbian juan biazu
peligro aundiz,
eta obe dezu eun aldiz
biyar goizian juan egun argiz.
J. B.: Ezetz etsiya egon liteke,
ni emen gelditu eziñ niteke
amak espero nau gaberako,
eta ark espero naubelako,
juan biar det nik
alaba ikusi bagetanik
amak izango ez luke onik.
N. J.: Emen zuretzat dira parako
jaki txit goxuak afaitarako
erariya berriz, -Jaungoikua!-,
illak piztutzeko modukua
ardo onduba,
ontzen urtietan egonduba,
Malaga&apostikan da bigalduba.
J. B.: Jauna, berorrek, bañan alferrik,
badaki armatzen lazo ederrik
lazua eiz bage gera dediñ,
nere etxian nai ditut egiñ
afaldu ta lo
naiago ditut ango bi talo,
ta ez emengo milla erregalo.
N. J.: Biyotz nereko dama polita,
asmoz muda zaite, auxen tori-ta
amasei duroko urre fiña,
sendatu nai zazun nere miña,
J. B.: Ez, jauna, ez, ez!
Merezi beziñ kopeta beltzez,
esango diyot ezetz ta ezetz!
N. J.: Gañera berriz, Juana Bixenta,
utziko dizutet etxeko errenta
kito zor dirazuten guziya,
kunplitzen banazu kutiziya.
J. B.: Lotsa gogorra!!
Sufritzen dago gaur nere onra,
penaz malkuak darizkit orra!!
N. J.: Nik ditut kulpak, ez egiñ negar,
orlakorik ez nizun esan biar
animan sentitutzen det miña
zuri ofensa ori egiña.
Maldiziyua!
Ez dakit nun nekan juiziyua,
eskatzen dizut barkaziyua!
J. B.: Barkaziyua, du-ta eskatu,
nere biyotz onak eziñ ukatu
erakutsi ditalako, jauna,
gaitz egiñaren damutasuna,
konforme nago
ez egiñ-ta ofensa geiago,
gaurkua oso aztutzat dago.
N. J.: Berriz nik egiñ zuri ofensa?
Arren orlakorik ez bara pensa!
Zaukazkit neskatxa fiñ batetzat,
eta gusto aundiz emaztetzat
artuko zaitut
biyotzetikan esaten dizut,
zuretzat ona baderizkizut.
J. B.: Ori egiyaz baldiñ badiyo,
neregana egon liteke fiyo
bañan usatubaz kortesiya,
ama neriari lizentziya
eska bezaio.
N. J.: Ori gustora egingo zaio,
biyar goizian juango naitzaio.
J. B.: Banua oraiñ.
N. J.: Atoz onuntza,
birerako artu zazu laguntza.
Adi zazu, morroi Joxe Juakiñ
etxera farolan argiyakiñ
aingeru oni
gaur zuk laguntzia da komeni,
kezketan egon ez nariyen ni.
Morroiak: Aingeru ari lagundu eta
orra, jauna, egiñ ostera buelta
birian, bai, bildurtxo zan bera,
bañan allegatu-ta etxera
kontentu zegon
oraiñ kezketan ez du zer egon,
oiera juan ta pasatu gau on.
Eldu zanian urrengo goiza,
nagusiyak zuben kunplitu itza
juan zitzaion amari etxera,
andretzat alaba eskatzera
amak txit firme
artu ta gero milla informe,
gelditu ziran biyak konforme.
Andik zortzi bat egunetara,
edo amar ziran ez dakit bara
ez, amar eziñ zitezken izan,
andik zortzi egunera elizan
ezkondu ziran
ezkondu ta etxera segiran,
jendia franko bazuten jiran.
Bost illabete edo sei ontan
ez dirade beti egondu lotan
eman dute zenbait jirabira
eta gozatutzen bizi dira
ditxak ausarki
obeto eziñ litezke arki,
espero dute aurtxo bat aurki.
Dama gaztiak, ez egon lotan,
begira zaitezte ispillu ontan
gustatuta birtute ederra,
andretzat artu bere maizterra
du nagusiyak
orla irabaztera graziyak
saia zaitezte beste guziyak.
Mais ouvidas de Herrikoiak
ver todas as músicas- Ari naizela, ari naizela
- Xoxoa
- Kantore berri
- Amayur gaztelu beltza
- Boneta eta txapela
- Aitorren hizkuntza zaharra
- Kalera noa ihesi
- Biba Rioja
- Ai Maritxu joskilea
- Zibilak esan naute
- Atzo, atzo
- Gure aitak amari
- Kalera borrokalari
- Eibar-ren ereserkia
- Baliaren bertsoak
- Arrosa xuriaren azpian
- Bortian Ahüzki
- Ez goaz lanera
- Agur Euskal Herria
- Gernikako arbola