Kantore berri
Herrikoiak
Kantore berri xarmant batzuen
hastera noa kantatzen,
Iñorant denik balinbada
guziek jakin dezaten:
Guziek badakizue badela
izar berri bat Luzaiden,
Eztitatsunez betia da eta
guziak ditu xarmatzen,
Gaixoa hasi da tristatzen.
hastera noa kantatzen,
Iñorant denik balinbada
guziek jakin dezaten:
Guziek badakizue badela
izar berri bat Luzaiden,
Eztitatsunez betia da eta
guziak ditu xarmatzen,
Gaixoa hasi da tristatzen.
Jaun jainkoaren probidentzia
ez dea bada haundia?
Irauzketako plaza hortan
holako argi noblia,
Argi horrek merezi luke
ederki adoratzea,
Ofrendatzak emakozue
Mirra edo Intsensua,
Ahal duenak urrea.
Barber gazte bat jiten omen da
Espainiako aldetik,
Artizar horreen kontsolatzerat
erremedioz beterik
Barber gazteak hemen ote du,
oi "mirakuiliu handirik?"
Erremediok egin du bainan
deus ez omen du hoberik
gaixoa utzi du tristerik.
Kontseluiño bat banikezu,
xarmant emaiteko zuri:
Barbera gazte horrengatik
ez balinbazira eri,
Nahi ba duzu kontserbatu
zure argi eder hori,
Gezurño zonbait errakozute
adoratzaile hoieri
Eta ez fida nehori.
Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!
Mais ouvidas de Herrikoiak
ver todas as músicas- Ari naizela, ari naizela
- Xoxoa
- Kantore berri
- Amayur gaztelu beltza
- Boneta eta txapela
- Aitorren hizkuntza zaharra
- Kalera noa ihesi
- Biba Rioja
- Ai Maritxu joskilea
- Zibilak esan naute
- Atzo, atzo
- Gure aitak amari
- Kalera borrokalari
- Eibar-ren ereserkia
- Baliaren bertsoak
- Arrosa xuriaren azpian
- Bortian Ahüzki
- Ez goaz lanera
- Agur Euskal Herria
- Gernikako arbola