Uso zuria
Herrikoiak
Izar batek zerutik
klaritatez beterik
Gauaz ere argitzen du
beste ororen gainetik
dudatzen dut baduenentz
mundu hontan parerik. (Bis)
klaritatez beterik
Gauaz ere argitzen du
beste ororen gainetik
dudatzen dut baduenentz
mundu hontan parerik. (Bis)
Izar haren begia
hain da xarmangarria,
koloreak xuri-gorri,
perfekzionez betea,
eria ere senda liro
haren begitarteak. (Bis)
Uso zuria errazu
nora joaten zaren zu.
Espainiako bortuak oro
elurrez beteak dituzu
gaurko zure ostatu
gure etxean baduzu. (Bis)
Ez nau izutzen elurrak
ez eta ere gau ilunak,
maiteagatik pasa nitzake
gauak eta egunak,
gauak eta egunak,
desertu eta oihanak. (Bis)
Usoa eder airean
ederrago mahainean.
Zure parerik ez dut ikusi
Espainia guztian
ez eta ere Frantzian,
eguzkiaren azpian. (Bis)
Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!
Mais ouvidas de Herrikoiak
ver todas as músicas- Ari naizela, ari naizela
- Xoxoa
- Kantore berri
- Amayur gaztelu beltza
- Boneta eta txapela
- Aitorren hizkuntza zaharra
- Kalera noa ihesi
- Biba Rioja
- Ai Maritxu joskilea
- Zibilak esan naute
- Atzo, atzo
- Gure aitak amari
- Kalera borrokalari
- Eibar-ren ereserkia
- Baliaren bertsoak
- Arrosa xuriaren azpian
- Bortian Ahüzki
- Ez goaz lanera
- Agur Euskal Herria
- Gernikako arbola