Xinaurria
Herrikoiakxinaurria txuhurra landa bazterrerat
txori papogorri bat arbol batetarat
egun oroz jiten zen kantuz aritzerat
xinaurrari trufa-irri egiterat
Xinaurria lotzen da goizetik lanari
egun guztietako duen guduari
karga ezin altxatuz nigarrez da ari
txoriak itzalpetik trufa eta irri
xinaurriak derauko zerbait erran nahi
Hauxe diat txoria. hiri erraiteko
nik ere bi beharri hire aditzeko
kanpoan baduk orain gauz anitz biltzeko
eman zoko batean neguan jateko
lanari lotzen bahaiz ez zauk dolutuko.
Xinaurria lepomehe itsusi txirtxila
ez nauk heldu higanat ni deuseren bila
lanean ez duk ari ihizi abila
utzak, utzak hik ere lan hori, ergela
urte oroz heldu duk berdin urtarrila
_______________
Primadera hastetik uda azkenerat,
Xinaurria bazoan landa bazterrerat,
Xori papo gorria arbola gainerat
Egun oroz juaiten zen kantuz aritzerat
Eta xinaurriari trufa egiterat.
Xinaurria goizian hasia lanari,
Egun guzietako duen gogoari
Karga ezin altxatuz zen nigarrez ari,
Xoriak itzalpetik kantu eta irri,
Xinaurriak derauko zerbeit erran nahi.
¬Xoria, hitz hau diat hiri erraiteko.
¬Nik ere bi beharri hiri aditzeko.
¬Kanpuan baduk hainitz ontasun biltzeko,
Emak xoko batean neguan jateko,
Lanean hasten bahiz, ez zauk dolutuko.
Xinaurri lepho mehe itsusi kiskila,
Ez nitzauk hire ganat jiten deusen bilha
Lanian ez duk ari ihizi abila,
Utzak, utzak, hik ere, lan hori, ergela
Berdin urthe guziez, jiten duk uztaila.
Negu beltza heldu da abendoarekin,
Horma eta elhurra haize hotzarekin,
Xinaurria orai da gauza frangorekin,
Ongi jan et´edaten bere lagunekin,
Xoria zer egin den nahi luke jakin.
Xinaurria goizean badoa kanporat,
Xoria ere berdin usatu-lekhura:
¬Kanta zak, kanta orai kantu pollit hura.
¬Nundik kanta dezaket oraino barura,
Sarraraz nezak othoi hire etxolara.
¬Haizen bezalakoa, hoakit bixtatik,
Zer behar othe duk hik ene etxolatik?
¬Emak aphur bat bederen hire askaritik.
Othoi begira nezak gosiak hiltzetik,
Gehiago ez diat erranen gaizkirik.
¬Auherra hizalakotz ez nau urrikaltzen,
Ikhusak, ikhus, orai zertaratu haizen
Jinkoak eman onez ez hiz baliatzen,
Jakintzak negukoa udan dela biltzen,
Goratzekotz lehenik ikhasak aphaltzen.
Xinaurriak ziona erran xoriari
Erran ahal daiteke mundu guziari:
Alferra dela usu gose´ta egarri.
Lot gaiten beraz denak bihotzez lanari
Lurreko´ta zeruko egitekoari.
Mais ouvidas de Herrikoiak
ver todas as músicas- Ari naizela, ari naizela
- Xoxoa
- Kantore berri
- Amayur gaztelu beltza
- Boneta eta txapela
- Aitorren hizkuntza zaharra
- Kalera noa ihesi
- Biba Rioja
- Ai Maritxu joskilea
- Zibilak esan naute
- Atzo, atzo
- Gure aitak amari
- Kalera borrokalari
- Eibar-ren ereserkia
- Baliaren bertsoak
- Arrosa xuriaren azpian
- Bortian Ahüzki
- Ez goaz lanera
- Agur Euskal Herria
- Gernikako arbola