Herrikoiak

Zugana, manuela

Herrikoiak
Zugana, Manuela,
nuanian pentsatu,
uste det ninduela
deabruak tentatu
ikusi beziñegin
naiz enamoratu
ojala ez bazinan
sekulan agertu.

Amorioz beterik
esperantza gabe,
zergatik egin zinan
bihotz honen jabe?
Zuk esan behar zenduen:
hemendikan alde,
egiaz ez naiz ni
bizardunen zale.

Ahaztu nahi zaitut baina
ezin, ezin ahaztu,
zure amorioak
burua dit galdu…
Orain behar zenduke
bihotz hori bigundu,
eta maitagarri horrek
pixka bat lagundu.

Barkatu behar dituzu
nere erokeriak,
zuri begira daude
nere bi begiak
garbi, garbi esan ditut
nere ustez egiak,
soraturikan nauka
zure arpegiak.

Gabean ibili naiz
guzizko ametsetan:
Donostian nengoela
Andre Marietan
eta ikusi nuela
herri hartako plazan
erdian zebilela
Manuelatxo dantzan.

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!