Latzen

Bakean naiz

Latzen
Gela batean itsatsirik gorputza ohe bati, hilik
Urteetan eskatzen dagokidan eskubidea
Baina gizarte honen lege sinpleek
Ukatzen dute nire nahia ulertzeko zaila
Gela batean itsatsirik gorputza ohe bati, hilik
Jaungoikoak dauka bizitza kentzeko eskubidea
Errugabe asko hilko duten armak
Bedeinkatzen ditu elizak ulertzeko zaila
Esklabutza amaitu da azkenean bakean naiz
Ulertuko dute noizbait hiltzea zela nire eskubidea?
Bizitza, bizitza denean ederra eta
Bizigarria da, (eskubidea)
Baita zuzena heriotza duin bat burutzea norberak
Bere unean
Libertatearen alde borrokatu
Izan ta direnen artean naiz
Bakean naiz
Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!