Gau hotz isilaren magalean
Numen
Lurrak irentsi ditu
Eguneko azken izpiak,
Gaueko belaino hotz tristeak.
Gauaren usainean numen, lami eta jentilek
Agurtzen dituzte eguzkiaren errainu hilak.
Eguneko azken izpiak,
Gaueko belaino hotz tristeak.
Gauaren usainean numen, lami eta jentilek
Agurtzen dituzte eguzkiaren errainu hilak.
Badoaz mendira herritik
Andre , neska eta mutilak,
Iluntasunaren argitan
Izar euriz algarak.
Beraien jainko Natura
Lehenetan lehena
Suaren inguruan
Egi bihurtu dena.
Arbasoen hitzak entzunez iraun,
Lainoen azpitik eginez arraun,
Zakilak tente aluak ur,
Beldurrak askatasun gose bihur,
Aske izanez jainkoei agur,
Zuen jainkoak hil behar du gaur.
Belladona, mandragora, muskaria
Arima bakarti ibiltaria,
Hasi da lizunkeria.
Akerbeltzaren begiradapean
Atera dute eltzea
Estramonioaren taupadak
Gaitu eraman burujabetasun ertzera,
Natura askatasuna,
Edanez, igurtziz, maitatuz,
Kristautasunaren heriotzera.
Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!
Mais ouvidas de Numen
ver todas as músicas- Arranoaren Ahotsa
- Denboraren Iluntasuna
- Iheslaria
- Negu
- Nortasunaren Ateak
- Eskualdunak
- Galdutako Itxaropenaren Eresia
- Ehiztari Beltza
- Gaua Gauekoentzat...
- Guda Baten Erdian
- Heriotza Eta Geroa
- Isiltasunaren Hots Hutsa
- Ahanzturaren Hilobia
- Mendiaren Irrintzia
- Belearen Hegaldiak... Iluntasuna Dakar
- Oinazearen Itzalak
- Suzko Hitzak
- Ekaitzaren Deiadarra
- Gau Hotz Isilaren Magalean
- Gauaren Irrifarre Izkutua