Urtz

Barne-barnean

Urtz
Gauero irudi berdina
urruna, ikutu ezina
egurra arotzek egina
baretuz, neure herrimina.

Etxetik urrun, atzerrian arrotz,
lekuz kanpo, ene bihotz
barne-barnean sentitu nahi nuke
zure bero zure hotz.

Bizi naiz hasperen batean
itzalak argitu nahiean
banatu gintuztenetik
ez da loratu egunsentirik...

...eta itsasoko ur amaigabeek
bide oro itxi arren,
esku bakar bat luzatu besterik
ez dut behar zu laztantzeko...

...esku bakar bat luzatu besterik
ez dut behar zu laztantzeko
itsasoko ur amaigabeek
bide oro itxi arren...

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!