Urtz

Hiri gris honetatik

Urtz
Gaua mantso abailduz doa
badiaren lo hitsean.
Esperantzak galdu dira, ezinbestean,
bere malko gazietan.
Ero modura nabil
izar baten atzetik
garagardoaren aparretan
ametsak ito zaizkit.

Eta nik ez dakit
ausnartzen hasi ala
gogor ekin !
Askatasun adreiluz
gure barnean
itxaropena nahi nuke eraiki !
Ke artean itzali al da
zure begien dizdira ?
Hasperen kolpez bustirik, iraganean,
kiskalitako desira.
Noraezean nabil
izar baten atzetik
garagardoaren aparretan
ametsak ito zaizkit.

Eta nik ez dakit
ausnartzen hasi ala
gogor ekin !
Hiri gris honetatik
zure ezpainen
itsasaldera nahi nuke ihesi !

Uhinen artean nabil
eta ez dut iparrik,
garagardoaren aparretan
ametsak ito zaizkit.

...
hemendik urrun Euskal Herrira
hemendik urrun harizti artera
hemendik urrun zeru urdinera
hiri gris honetatik ...
zure ezpainen itsaso aldera !

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!