Urtz

Ihes

Urtz
Lur gaitzetsi honetan,
zai atari beltzetan
lo hontatik esnatzean
hemen haiz berriro.
Bi gezurren artean
den sasi-irteeran
ez dago paradisurik
hemen haiz berriro.

Izengabeen munduan
noraezean dabilen
ahots isildua ... hi haiz !
Inork bizi nahi lukeen
bizitza gordinari
muzin egin nahiean ihes !

Nork sortzen du legea ?
Nor dugu epailea ?
Hi bezain errudun dira
hemen haiz berriro.

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!