Urtz

Mon amour

Urtz
Norantzarik gabeko errepidean,
ahaztu nahiean, hordituz malenkonian
nikotina bezain pozointsua zara
dama krudel asegaitza.

Ez gaitzazu honela abandonatu
jeloskorrak garela kontutan hartu.
Oso sutsu zabiltzala badakigu
baina arren, dei ezazu !

Esnatzean, gauaren bakardadean
lokartzean, ametsen hatzaparretan.
Maitasuna eguneroko bizitzan
hondoratu zaigu ala ?

Sosik ez dago
antzerkiak betetzeko
ez eta Laboa entzuteko
baina prest gaude
ilusioz bizitzeko ...
etorkizunean sinisteko.

Kalez kale, zure ferekan eskale
bi maitale, erortzea hemen gaude.
Segika zuk gorputzean utzitako
letaginen arrastoak.

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!