Urtz

Ez diren gauzak

Urtz
Maletan iragana daraman
bidaiari klandestinoa naiz
ez dut inoiz ireki nahi izan,
baina bidean ez dut utzi nahi.
Zelan maitatu eta zelan
maitatuak izan ?
Zurekin ezin dut bizi,
eta zu gabe ...

Litezkeen gauzarik ederrenak
lur honetan tamalez ez dira.
Mezurik sakonenak oraindik
izkutuan ditugunak dira.
Ez den zenbat gauza den munduan
sortu naiz ez den herrialdean.
Ez den zenbat jende den munduan
ustez diren guzti horienpean.

Ez diren gauzak ere bizitzan
badirela ohartuko bagina...

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!