Urtz

Zergatik zaude isilik?

Urtz
Bizirik sentitzen naiz,
gaua beltza den arren
ez daukat beldurrik
zure eskutik hartuta
egiten badut aurrera
ez dago galtzerik.

Ez ezer ezta inork
ez du inoiz lortuko
egia hiltzerik.
Musika hitza bada,
eta hitza geroa...
zergatik zaude isilik?

Bidean
urrun gelditzen dira hodei ilunak
sarritan
esna amestu dudan etorkizuna.

Zurekin, zurekin, bizirik naiz...
zurekin, zurekin.
Zu gabe, zu gabe, noraezean...
ez dut ikusten bidea.

Denboran
hurrun gelditzen dira ideia ilunak
sarritan
esna amestu dudan etorkizuna.

Encontrou algum erro na letra? Por favor envie uma correção clicando aqui!